Usted esta en: home > Tratatzen ditugun arazoak

Tratatzen ditugun arazoak

Odontologia Kontserbadorea

Odontologiaren adar honen helburua, txantxarren ondorioz galdu den hortz-ehuna berrezarriz, haginak mantentzea da. Antzina amalgama (odontologian zaharberritze lanetarako erabiltzen den material bat) erabiliz lortzen zen hori. Gaur egun ordea, gai konposatu batzuen bidez lortzen da, erretxinaren konposta eta zeramika partikulen bidez hain zuzen ere.

Haginaren Endodontzia

Txantxarrak eta bakterioek aurrera egiten duten heinean, lehenik eta behin hortzari eragiten diote, eta ondoren mamiari, hau da, haginaren barnean dagoen nerbio zatiari. Mina trinkoa eta jarraitua izaten da momentu horretan. Orduan, zornea haginaren barnetik aitzineratzen da eta sustraien inguruan eragitera pasatzen da, hau da, hezurrari, organismo ehunaren zorne eta hanturen agerpenekin, likido zornatsua ager daitekeen hodiak zor ditzakeelarik.

Protesi Finkoa eta Protesi Aldagarria

Irtenbide hauen bitartez hagin biologokoen hutsunea betetzen dugu artifizialki. Ordezkapen hau azkar egiten ahalegintzen gara, izan ere, berrezarpen berantiarrak alboko eta aurkako haginei eragiten die, horrela, beste hagin horietara ere esku-hartzea zabalduz.

Periodontzia

Hortz-oiek hortzak eta masailezurra kanpoko girotik babestu eta isolatzen dituzte. Akastun higiene batek oiei eragiten die, eta jarraian, hortzari eta hortza eusten eta egonkortasuna ematen dion hezurrari. Horren ondorioz, jaki hotz edota beroak hartzean mina agertzen da, hortz luzeagoen irudi soziala, mugikortasuna, eta azkenean, hortzaren edo hortzen galtzea.

Inplanteak

Lehenengo hortzapena esne-hortzak izan ziren, ondoren hortz iraunkorrak eta orain, inplanteei esker, hirugarren hortzapena dator. Hezurrean titaniozko torloju batzuk sartzen dira funtzio murtxikatzailea lehengoa izan dadin. Horretarako, lehenik eta behin, galdu den hagina ordezkatuko duen inplantea sartzen da hezurrean, eta ondoren, bere gainean protesi koroa bat ezartzen da galdutako hortza artifizialki berrezartzeko.

Haurren eta Helduen Ortodontzia

Hortzen kokapen zuzenaren bidez, jakien murtxikapen egokia lortuko dugu, hitzen ahoskapen ona eta higienerako sarbide ona. Horrez gain, irudi ezin hobea izango dugu gure ingurukoen aurrean.

Haurren Ortopedia

Honen helburua masailezur edo barailako alterazioak zuzentzea da haurra hazkuntza etapan dagoenean. Tratamendu hau hazkuntza etapan soilik burutu daiteke, hortzen mugimendua hazkuntza etapan zein helduaroan burutu daitekeen arren. Hortz Garbiketak. Aho-higiene egokia bezalakorik ez dago ahoko gaixotasunak ekiditeko. Hala ere, ez da nahikoa hortz paregabeak izateko. Hori dela eta, gomendagarria da urtean behin gutxienez garbiketa bat egitea.

Hortz Garbiketak

Aho-higiene egokia bezalakorik ez dago ahoko gaixotasunak ekiditeko. Hala ere, ez da nahikoa hortz paregabeak izateko. Hori dela eta, gomendagarria da urtean behin gutxienez garbiketa bat egitea.

Hortz zuriketak

Hortz zuriagoek pertsonaren irudi txukunagoa eta begikotasun hobea eskaintzen digute.